Gurutzeta Eskola

URTEKO ELKARBIZITZA PLANA ETA ELKARBIZITZA BEHATOKIA

Posted by idazkaritza on Martxoa 31st, 2009

2009ko martxoaren 30a

Guraso estimatuak:


Dakizuen bezala Elkarbizitza Plana egiteko proiektuan ari gara. Sentsibilizazio fasea
eskolako ELKARBIZITZA DEFINIZIOArekin amaitu genuen, gurasoen partaidetza %75 izan zelarik. Hortik abiatu ginen Diagnosi fasera, gurasoen eskuhartze handiago baten bila.

Fase honetan gurasoen harremanetara jo genuen kezken bila, beharren bila,… Planifikazio lana hurbiltzen zelako. Lan honetarako Berritzegunearen laguntza eskatu genuen gurasoekin zenbait lan tailerrak antolatzeko.

Lehenengo tailerra 2009ko urtarrilaren 20an izan zen. Bertan Neli Zaitegi hizlari izan genuen, Berta eta Gotzon lagundu zutelarik. Landutako gaia “Familien inplikazioa eta elkarbizitza positiboa” izan zen. Aurreko fasearen partaidetza baino askoz txikiagoa izan zen, soilik 12 lagun parte hartu zuten.

Lehenengo tailer honen partaideak pozik agertu ziren, baina denbora faltagatik ez genuen iritzirik jaso. Hau dela eta, beste bi tailer antolatu genituen otsailan eta martxoan Gotzon eta Bertaren laguntzaz. Azken hauetan gurasoak gustora agertu ziren eta ekarpen ugari egon ondoren laster eratuko dugun Elkarbizitza Behatokiaren partaide bat baino gehiago berehala agertu ziren.

Une honetan, lehen aipatutako Behatokia elkartzen den bitartean, familien inplikazio gehiago lortzeko beste urrats bat eman dugu. Zuen etxeetara gutun batekin batera ipuin bana ailegatu da, zuen semealabekin irakurri beharrekoa, elkarbizitza lantzeko bai etxean bai eskolan ere ikuspuntu desberdinekin.

Agur bero bat

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>